XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Naiz bost ala ogeita amar, izan gure jokalari asi berriak lenengo kontrolaren billa erabiltzen dituan minutuak, urrengora pozik asko abituko da, ta beste edozeñek bezelaxe arkituko du.

Arte ta taju aundiak eskatzen ditu kirol orienteering berri onek.

Eta orrexegatik da jolas au aiñ atsegiña ta lilluragarria.

Bederatzi kilometro ta erdian landetan barrena, gutxik irabaziko balieteke ere Gordon Pirie ta Chris Brasller`i, danak dakite Orienteering jokuan utsak litezkenak dirala, ta indarrez irabazten diran minutuak errex galdu litezkela bidea artzean uts eginda.

Indartsu batek landa batean egin lezazke 804 metro iru minutuetan.

Ume batek, lauean.

Pertson eldu batek, sei minutuan, oinkada bizkorrean.

Baiñan, mapa ala brujula erabiltzean, egindako utsune batek bost, amar, amabost minutu galdu arazi lezazke.

Ta gaiñera, zenbat eta bizkorragoa dan jokalaria orduan eta aundiagoa izango da utsunea.

Aukera ta egokiera berdiñak

Gizonaren almen guztiak erabiltze onek, bai gorputzeko bai buruko indarrak berdin erabilli bear onek, klase askotako jokalariak ekartzen ditu orienteering jolas ontara.

Eskandinabia`tik datorren jolas onen leiaketak 1962`ean egin ziran aurreneko aldiz Eskozian.

Badira berrogei urte Eskandinabian egiten dirala.

1965 inguruan Inglaterrako ego aldera zabaldu zan.

Eta jolas onen jarduna antolatzeko, txapelketak eratu ta laterri-errien arteko leiaketerako taldeak moldatzeko, lengo urtean Inglaterran Orienteering`en Elkarte inglesa sortu zuten.

Inglaterrako ego aldian bakarrik, igandero bi edo iru leiaketa egiten dira, ta norgeiagoka bakoitzera berreun bat jokalari biltzen dira.

Danak ez dute noski laisterketa berdiña egiten.

Zortzi bat kilometro goi maillakoak.

Sei ta erdi, ogei ta bat urtetik gorakoak.

Lau kilometro, emakumeak eta ogei ta bat urte bete ez dituztenak.

Baita wayfarers edo bideztiak ere badaude.

Auek naiago dute ibilli, atxintxika egin baiño.

Goi maillakoen artean aukeratzen dira talde inglesa osatzen dutenak.

Auetako geienak bat edo bi sailletatik datoz: Atleta diran edo izan diranetatik.

Auek landetan barrena laisterka ibiltzea baiño gauza zaillago bat nai luteke.

Ta gudarietatik: Beroiei orienteering jolasa kirol bikaiña deritzaie, ta gudarientzako jostaketa jatorra.

Euren elburuak edozeiñ dirala beren agintariengandik laguntza iritxi dute berak ainbeste maite duten kirol au egiteko, ta ez bakarrik laisterketa onen irteerak eta sarrerak eratzeko, baita bide gabeko putzu ta landa barrena irrati deien bidez zuzentzeko ere.